Zer Ikusi Atxurra Landa Hotel-Apartamentua

Zer Ikusi Atxurra Landa Hotel-Apartamentua

Atxurra Landa Hotel Apartamentua Sollube Mendiaren mendioinetan aurkitzen da, Bermeoko herritik kilometro gutxira eta Urdaibaiko erreserba naturalaren bihotzean. (turismoa.euskadi.eus)

Atxurra Landa hotelak, naturaz gozatzeko aukera bikaina eskeintzen digu, inguruko hondartzaz eta itsas labarrez gozatu, paisai eta herri ruralak bisitatu eta pare gabeko gastronomia dastatu.

Guggenheim Bilbao

BILBAO

Derrigorrezko bisita, Busturialdea- Urdaibain egun pasa zauzen bitartean. Guggenheim museoa, arte-ederretako museoa, alde zaharra, Erriberako azoka, Alhondiga, Euskalduna jauregia, Bilboko kaleak…

Bermeo

BERMEO

Bermeo Kantauri erlaitzeko baxurako arrantza porturik garrantzitsuenetarikoa da. Kasinoa eta Eufemi deunaren tenplu gotikoa ikustea merezi dute. Bermeoko portuan XVII. mendeko”Aita Guria” baleontziaren erreplika ikus daiteke. Portu zaharraren sarreran, arrantzale museoa dago. Bertan kantauriko arrantza sistemak eta arrantzarako tresna zaharren bildumak ikus daitezke.

Mundaka

MUNDAKA

Arrantzale herri hau, surfaren santutegi bezala ezagutzen da mundu zabalean. Herriaren erdian Talako behatokitik Urdaibaiko estuario osoa menperatzen duen Andra Mari eliza aurki genezake. Bermeoko norabidean Santa Katalina baseliza kokatzen da eta bertatik Izaroko irla ederra miretsi dezakegu.

San Juan de Gaztelugatxe

SAN JUAN DE GAZTELUGATXE

Bermeotik kilometro gutxira, Gaztelugatxeko haitzarekin aurkitzen gara. Biotopo babestua deklaratuta dago eta tontorrean baseliza bat dauka eta 241 harmaila igo ondoren heltzen gara bertara.

Bakio

BAKIO

Txakolinaren santutegi moduan ezagutua. Aipatzekoak dira Andra-Mari eta San Pelaio eleizak (Xll. Mendea).

Playas de Bizkaia

HONDARTZAK

Mundaka eta Sukarrietako herriek hondar xehe eta ur gardenezko hondartzak dituzte. Ibarrangeluko herrian Laida hondartzaz goza dezakegu. Bertatik Mundaka eta Ogoñoko lurmuturra ikus genitzake. Ogoño lurmuturraren babesean Laga-ko hondartza aurkitzen da.

Gernika

GERNIKA

Gernika, eskualdearen bihotza da. Bertan “Bakearen Museoa” eta “Euskal Herriko” Museoa bisita genitzakez. Herriaren goikaldean tamaina errealean keramikaz egindako Picassoren “Gernika” koadroaren kopia ikusiko dugu. Atzekaldean, Europako herrien parkean, Txillida eta Moore eskultoreen bi lan eder ikusiko ditugu. Handik metro gutxira Bizkaiko Batzar nagusien batzar- aretoarekin topo egingo dugu. Batzar- etxearen lorategian berriz Gernikako Arbola, non Jaurerriko Foruen zin egitea bertan egiten zen.

Kortezubi

KORTEZUBI

Errekaren eskumaldean eta kortezubiko herritik kilometro gutxira Santimamiñeko haitzuloak aurki genitzakez eta bertarako bidean San Mames baseliz ederra. Santimamiñeko haitzuloen aurrez eta bidezidor batetik oinez jarraituz, Omako baso margoztura heltzen gara, Agustin Ibarrolaren obra.

Elantxobe

ELANTXOBE

Bere herrigunea bertikalean egoteak euskal kostaldeko porturik bereziena bihurtzen du. Aipatzekoak dira Udaletxea, San Nikolas eliza ( XIX. mendea).

Urdaibaiko Mapa

Urdaibaiko Mapa

rutas urdaibai

Ibilbideak, Hoteletik irtenez