Barnetegi Teknologikoa 2 edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzaileei edo zuzendaritza-karguei zuzenduta dago, eta 12 laguneko taldeak izaten dira gehienez. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatuan antolatzen da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Helburuak:
Bertaratzen direnek uler dezatela antolakundeek BEREHALA hasi behar dutela urratsak ematen, teknologia nola aprobetxatzen ari diren jakiteko eta nondik hasi behar duten erabakitzeko.

Enpresen lehiakortasuna sendotzea lan-antolakuntzako modu berriekin eta profesionalen gaitasunak hobetzea.

Norentzat:
AFM – 2.0 tresnek eta inguruneek enpresan duten eraginari buruzko ikuspegi globala eduki nahi duten kudeatzaile eta zuzendaritza-karguentzat.

Edukiak:
1. Enpresa Informazio Gizartean.
Zer da Informazio Gizartea? Eta Web 2.0?
2. Erabilpen profesionalak – Produktibitatea

  • Denboraren kudeaketa: agenda, egutegia.
  • Informazioaren kudeaketa.
  • Komunikazioak: mezularitza eta XXI. mendeko posta.
  • Jakintzaren kudeaketa: lan kolaboratiboa, edukiak eta ezagutza partekatzea 2.0 zerbitzuak erabiliz gure produktibitatea hobetzeko.
  • Nortasuna sarean. Salerosketa seguruak eta ziurtagiri digitalak.
  • Dispositibo mugikorrak.

3. Erabilpen pertsonalak: multimedia edukiak, aplikazioak eta informazioa. Segurtasuna. Jardunbide egokiak.

4. Sare sozialak: 2.0 marketina, erabilpen kasuak/jardunbide egokiak.

5. Beste erreferentzia batzuk.

Programa
1. Eguna

  • 15:30 – 16:00 Harrera
  • 16:00 – 20:00 1. Saioa
  • 20:00 – 22:00 Lan afaria
  • 22:00 – 24:00 Gaueko saioa: “Gau digitala”
  • Hoteleko aretoan saio informala egingo da, maila profesional zein familiarrean lehen kontaktua izateko gure gizartea eraldatzen ari diren gailu teknologiko arruntekin.

2. Eguna

  • 08:30 – 09:30 Gosaria
  • 09:30 – 14:00 2. Saioa