Barnetegi Teknologikoa 1 edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzaileei edo zuzendaritza-karguei zuzenduta dago, eta 12 laguneko taldeak izaten dira gehienez. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatuan antolatzen da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Helburuak:
Bertaratzen direnek uler dezatela antolakundeek BEREHALA hasi behar dutela urratsak ematen, teknologia nola aprobetxatzen ari diren jakiteko eta nondik hasi behar duten erabakitzeko.

Enpresen lehiakortasuna sendotzea lan-antolakuntzako modu berriekin eta profesionalen gaitasunak hobetzea.

Norentzat:
AFM – 2.0 tresnek eta inguruneek enpresan duten eraginari buruzko ikuspegi globala eduki nahi duten kudeatzaile eta zuzendaritza-karguentzat.

Edukiak:
1. Enpresa Informazio Gizartean.
Zer da Informazio Gizartea? Eta Web 2.0?
2. Erabilpen profesionalak – Produktibitatea

  • Denboraren kudeaketa: agenda, egutegia.
  • Informazioaren kudeaketa.
  • Komunikazioak: mezularitza eta XXI. mendeko posta.
  • Jakintzaren kudeaketa: lan kolaboratiboa, edukiak eta ezagutza partekatzea 2.0 zerbitzuak erabiliz gure produktibitatea hobetzeko.
  • Nortasuna sarean. Salerosketa seguruak eta ziurtagiri digitalak.
  • Dispositibo mugikorrak.

3. Erabilpen pertsonalak: multimedia edukiak, aplikazioak eta informazioa. Segurtasuna. Jardunbide egokiak.

4. Sare sozialak: 2.0 marketina, erabilpen kasuak/jardunbide egokiak.

5. Beste erreferentzia batzuk.

Programa
1. Eguna

  • 15:30 – 16:00 Harrera
  • 16:00 – 20:00 1. Saioa
  • 20:00 – 22:00 Lan afaria
  • 22:00 – 24:00 Gaueko saioa: “Gau digitala”
  • Hoteleko aretoan saio informala egingo da, maila profesional zein familiarrean lehen kontaktua izateko gure gizartea eraldatzen ari diren gailu teknologiko arruntekin.

2. Eguna

  • 08:30 – 09:30 Gosaria
  • 09:30 – 14:00 2. Saioa
logo Hotel Atxurra
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.