Valladoliz-eko Euskal Zentroak bere urteroko bidaia egin zuen Euskal Herrira Apirilaren 16an eta 17an.

Gernikara joan ziren, eta berton ikusi zuten Junta Etxea, Gernikako arbola eta Euskal Herriko Museoa.

Berton egon eta gero, Berrojako upeltegira (Muxika) joan ziren ere. Arratsaldea, Mundaka kostaldeko herrian pasatu zuten eta gero gaua pasatzera Atxurra Landa Hotelera etorri ziren.

Domekan, bidaiarekin jarraitzeko, Matxitxakora eta San Juanera joan ziren.

Bisita, poteo eta janari bategaz Bakion amaitu zen, eta arratsaldez, etxera.

Pin It on Pinterest