Rutas a pie desde el Hotel Atxurra

Ohinezko ibilbideak Atxurra Landa Hoteletik irtenez

Ohinezko ibilbideak mapak, Atxurra Landa Hoteletik irtenez

Atxurra Landa hotelaren ingurune naturalaz goza ezazu, gure ohinezko ibilbideetatik ostera eginez.

Zailtasun erdi eta baxuko hiru ibilbide, zeuk erabaki:

1ª Ibilbidea:

6 km, Ordu ta erdi, zailtasun baxua, antzinako erromatar herrigunea bisitatuz.

2ª Ibilbidea:

16 km, hiru ordu ta erdi, Erdi Zailtasuna, Sollubeko mendi tontorrera helduz.

3ª Ibilbidea:

24 km, Bost ordu ta erdi. Erdi Zailtasuna, San Juan de Gaztelugatxera joan etorria.

1ª Ibilbidea: 6 km, Ordu ta erdi, zailtasun baxua, antzinako erromatar herrigunea bisitatuz.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 1

Hoteleko parkinetik irten eta ezkerretara biratuko dugu, BI-4207 errepidetik beherantz joango gara eta 200 metrora gutxi behera, eskumara biratuko dugu.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 1

Harrizko eta porlanezko pista batetik behera egingo dugu, Madariaga baserria ezkerretara utsi eta harrizko bidezka batetik jarraituko dugu kilometro biz.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 1

Harrizko bidea bukatu bezain pronto, asfaltozko bidea zuzen hartu eta Lurdeia Landetxerantz jarraituko dugu.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 1

Landetxea eskumara utzi eta asfaltozko bidea jarraituko dugu ezkerraldean dagoen oilasko granja batetara heldu arte.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 1

Oilasko granja parean dagoen eskuineko baso bidea hartuko dugu eta eskumako bidea…

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 1

… jarraituz belar landa batera iritziko gara non Bermeoko herriaren ikuspegi zoragarri bat ikus dezakegu.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 1

Belar landa gurutzatu eta “ Tribisburu” Erromatar Herrira helduko gara.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 1

Zuzen jarraituko dugu ondoko harrizko bidetik, BI-4207 errepidera irten arte. Puntu honetan eskumara biratuko dugu Atxurra Landa Hotelera bueltatzeko.

2ª Ibilbidea: 16 km, hiru ordu ta erdi, Erdi Zailtasuna, Sollubeko mendi tontorrera helduz.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 2

Hoteleko parkinetik irten eta eskumara biratuko dugu. Bi kilometro inguru BI-4207 errepidetik gora egingo dugu Sollube Mendi tontorrerantz.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 2

Tontorra baino 300 metro lehenago,

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 2

eskumara biratuko dugu eta porlanezko bidea hartuz, egurrezko ate zabal batera helduko gara.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 2

Atea igaro eta 4 kilometroz aldatz behera egingo dugu.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 2

kolore orlegidun beste ate batetara iritzi arte

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 2

Atea zeharkatu eta Arrieta-Busturia BI-3123 errepidearen pare doan mendi bidea hartuko dugu ezkerretara.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 2

Bi kilómetro inguru goranzko zuzenbidean ibilita, atzedenaldi gune batetara iritziko gara. Puntu honetan, Sollube Mendi tontorrerantz doan harrizko bidea hartuko dugu.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 2

Tontorrera iritzi bezain pronto, beranzko zuzenbidea hartu eta BI-4207 errepidetik, Atxurra Landa Hotelera itzuliko gara.

3ª Ibilbidea: 24 km, Bost ordu ta erdi. Erdi Zailtasuna, San Juan de Gaztelugatxera joan etorria.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 3

Hoteko parkinetik irten eta ezkerretara biratuko dugu. BI-4207 errepidetik jaitziko gara bi kilómetro inguru, “Cannon” jatetxera iritzi arte. BI -631 errepidea gurutzatuko dugu eta Bakio-rantz doan eskualde bidea hartuko dugu.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 3

Bide gurutzetik 200 metrora, gorantz egiten duen baso bidea hartuko dugu zeinek porlanezko bide batetara eramango gaitu.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 3

Porlanezko bidetik zuzen jarraituko dugu “Burgoa” mendi tortorrerantz,

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 3

Bermeoko herria gure eskumatara utziz.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 3

Burgoako tontorretik jaitzi eta porlanez egindako zaintza punturatz abiatuko gara non bere ezker aldean San Pelaio basaelizarantz doan harrizko bidea hartuko dugu.

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 3

San Pelaion, eskumara biratuko dugu Eneperi Jatetxerantz

Paseos a pie Hotel Atxurra - Ruta 3

eta jatetxeko aurrekaldean dagoen bide estu batetik San Juanerantz jaitziko gara.

Pin It on Pinterest