Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Euskal Kostaldeko kultura-ekipamendu guztien lankidetzarako gune izan nahi du, eta museoak, interpretazio-zentroak eta bestelako ondare baliabideak biltzen ditu.

Eskaintza turistiko bateratua osatu nahi du eta kostaldeko eskaintza kulturala balioan jarri eta zabaldu, itsas ondarean arreta berezia jarriz, museo-produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz, eta komunikazio eta sustapen ekimenak bultzatuz.

Helburu horiekin antolatu da, hain zuzen, Euskal Kostaldeko Museoen Egunak ekimen bateratuaren hirugarren edizioa.

Ekainaren 20 eta 21eko asteburuan sareko zentro ia guztiek abantailak eta orotako jendearentzat hainbat ekintza berezi eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu bereziak, doako sarrerak, deskontuak eta abar.

Pin It on Pinterest